Inmigrazioari buruzko zine zikloa hasiko da bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 23a, 02:00

AMHER elkarteak inmigrazioari buruz zine zikloa antolatu du eta bihar izango da ziklo horretako aurreneko filma ikusteko aukera. Aurreneko emanaldian Cartas de Alou, Montxo Armendarizek zuzendu eta Elias Querejetak ekoiztutako filmea. Filmeko protagonista Senegalgo 28 urteko etorkin bat da, bere sendiari bere bizipenak kontatuko dizkio eskutitzen bidez. Filmeak urrezko maskorra lortu zuen 1990an eta baita zilarrezko maskorra aktore onena izateagatik. 19:00etan, Biterin; sarrera dohain.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!