J. Corral, E. Martiarena eta F. Esnaola aurrenekoak, momentuz

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 23a, 02:00

zumitza tabernan jokatzen ari den xake txapelketa herrikoia ari da bizitzen. Dagoeneko bi jardunaldi jokatu dira eta sailkapena hasi da itxura hartzen. Sailkapeneko aurreneko postuan Javier Corral dijoa, bi punturekin, baina atzetik dauzkan Eneko Martiarena eta Fernando Esnaolak puntu berberak dituzte.

Joan den asteko emaitzak
Bigarren xake jardunaldiako emaitzak honakoak izan dira: J. Corral 1/M. Apezetxea 0; J. Navascues 0/E. Martiarena 1; F. Esnaola 1/Jon Mikel 0; Z. Andreas 0/B. Estevez 1; I. Esnaolak eta J. Garmendiak berdindu egin zuten; J. Goikoetxea 0/Lander 1; F. Iglesias 1/J.R. Altuna 0; Sito eta Ibonek berdindu egin zuten; J. Blanco/J.A. Ijurko 1; eta J. Altuna 1/ A. Espinal 0.

Aste honetako partiduak
Hirugarren jardunaldia jokatuko da igandean. Hona hemen aste honetako partiduak: E. Martiarena/ J. Corral; Lander/F.Esnaola; B.Estevez/F. Iglesias; M. Apezetxea/ Z. Andreas; J.A. Ijurko/I. Esnaola; J.Garmendia/J.Navascues; Jon Mikel/J.Altuna; Ibon/J. Goikoetxea; A. Espinal/Sito; J.R. Altuna/J. Blanco. Partidak, printzipioz igandean jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita, Zumitza tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!