Urretxa mikologia elkarteak Mikologia Jardunaldiak antolatu ditu aurten ere. Jardunaldien barruan, perretxiko argazki rallya antolatu du eta gaur eta bihar izango da aukera lehiaketan izena eman eta oinarriak eskuratzeko. Horretarako Urretxa mikologia elkartera joan behar da (Kale Nagusia 6, behea), arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Argazki lehiaketa digitala izango da aurten ere eta txartelak azaroaren 10 eta 11n entregatu beharko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!