JASOTA BEZALA

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 21a, 02:00

Kaixo,
Larunbateko Kronikan, urriak 18 larunbata, era zabal eta zehaztasun haundiz egindako erreportai eta informazio bat dator, Txantxillako inguruan egiten hasi diren obrarena, lur mugimenduak, urbanizazioa, bide berriak, etxeak eraikitzea.... guzti horrek ekarriko dituen ondorioak ere aipatzen dira Kronikan: aparkamendu batzuk, autoenak noski, desagertuko direla. Horrela da, bai, baina kronistak ahaztu egin du aipatzea obra honek eragingo duen beste kaltea, eta da, bi etxe botako direla, bi etxe eder non jendea bizi den, urte askotan bizi ere, baita ere bertan jaio, duela 81 urte, baten kasuan. Urte horiek baititu Lau Bidietak, 1927an erakia, eta lan horiek amaitu orduko lehen familia bertaratu, besoetan egun batzuk lehenago jaio zen haurrarekin. Geroztik hemen bizi dena. Orain, berriz, trasteak hartu, betiko etxea eta baratza utzi eta beste norabaitera alde egin behar, bere betiko etxetik kanporatuta. Kronistari pasa egin zaizkio detaile hauek. Detaile txikiak, hutsalak, baina garrantzi haundikoak, gogorrak ere, oso, obrak hauen ondorioak zuzenean pairatuko dituztenentzat.

Xabier Arnaiz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!