Sergio Roman aurreneko hernaniarra Donostian

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 21a, 02:00

DONOSTIAKO  12garren herri lasterketa izan zen igandean, 15 kilometrokoa. Parte hartu zuten korrikalarien artean bazen hernaniarrik. Sergio Roman izan zen aurreneko hernaniarra, sailkapen orokorrean 31garren postua lortu zuena, 00:51:30-ko denbora eginda. Sergio Roman lasterketa ezberdinetan ari da parte hartzen. Azkena Ordizian izan zen, Josetxo Imazen omenezko lasterketan, eta 13garren postua lortu zuen. Sergio Romanen hitzetan aurten ez da bere puntu onenean ari; iaz lasterketa honetan esaterako 6garren postua lortu baitzuen. Hala ere, korrikalari hernaniarra ez da desanimatzen eta giroarengatik, besterik ez bada ere, lasterketetan parte hartzeak pena merezi duela azpimarratu du: «Hernaniko korrikalari talde majo bat gabiltza lasterketetan eta giro polita sortzen da». Orain Behobia dauka buruan, eta duen sasoi puntua aztertu ondoren, gehiago edo gutxiago emango duela azaldu du. Sergio Romanez gain 100 dik gora hernaniarrek hartuko dute parte azaroaren 9an izango den lasterketa honetan.

Beste bost hernaniar
Donostian Donostian, bigarren hernaniarra, sailkapen orokorrean 72garren postua lortu zuena, Eduardo Gallego Pavon izan zen, 00:54:13ko denborarekin. Hirugarren hernaniarra, Sergio Uzkudun Merino izan zen (129garrena orokorrean), 00:55:31ko denborarekin. Laugarren herritarra, Jose Ramon Ruiz Martinez izan zen (orokorrean 139garrena), 00:55:57ko denborarekin. Bosgarren hernaniarra, Ibon Iriondo Goenaga izan zen (orokorrean 156garren postua lortu zuena), 00:56:17 denborarekin. Seigarren hernaniarra, Mikel Iturbe Iturzaeta izan zen, (orokorrean 166garrena), 00:56.17 denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!