Gure artean euskaraz: gutxi erabilitako euskerari astindua emateko aukera bikaina

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 21a, 02:00

GURE artean euskaraz egitasmoa martxan jarriko da aurten ere. Egitasmoan euskaraz hitz egiten dakiten herritarrak biltzen dira ikasten ari direnekin, edota ahaztutako euskarari astindu eman nahi dioten herritarrekin. Egitasmoa aurrera ateratzeko beharrezkoak dira beraz, euskeraz hitz egiten jakin eta ez dakitenei tarte bat eskaini nahi dioten herritarrak; eta baita euskeraz hitz egiten ikasteko interesa duten herritarrak. Egitasmoa Dobera euskara elkarteak koordinatzen du, Udal Euskaltegiaren, AEK-ren eta herriko ikastetxeen laguntzarekin. Izena emateko epea urriaren 31n bukatzen da, eta horretarako Dobera euskara elkartera edo euskaltegietara joan daiteke. Izena ematea debalde da.


Gustoko planak eginez euskaraz hitz egin
Gure artean euskaraz egitasmoaren funtzionamendua oso sinplea da. Izena ematen dutenen artean bikoteak edo taldeak osatzen dira, dakitenak ez dakitenekin elkartuta. Norberak erabakitzen du norekin elkartu, noiz, zenbatetan eta baita egin nahi den plana ere. Gure artean euskaraz 2003 urtean jarri zen martxan Hernanin. Ordutik behar ezberdinak dituen jendeak eman du izena urtero: euskaltegietako euskara ikasleek eta klaseetatik kanpo euskaraz hitz egiteko ohitura hartu nahi dutenak; euskaraz jakin bai, baina maila hobetu nahi dutenak; euskaltegira arrimatzeko denborarik ez duten herritarrak; inguruko jendearekin hitz egiten lotsatzen direnak eta abar. Egitasmoa, printzipioz ekainera arte luzatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!