Kadete mailan, Hernanik galdu egin zuen

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 21a, 02:00

Hernanik, kadete mailan, ezin izan zuen Easo Aren kontra, asteburuan jokatutako partiduan. Azkenean emaitza 32 eta 87koa izan zen. Easo A txapelketako talderik indartsuena da. Horren aurrean hernaniarrak ezin izan zuten aurrera egin. Bigarren zatian, hernaniarrek hobeto jokatu zuten, baloi gutxiago galdu zituzten eta saskitik gertuago ibili ziren. Taldeko arduradunek adierazi dute ikasteko partidua izan zela eta gutxienez erakutsi zutela talde hobeagoen aurka aurrez aurre aritzeko gai direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!