Aranora irteera

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 22a, 02:00

Xalaparta elkarteko kideek urteroko Aranoko irteera egingo dute urriaren 26an, igandean. Goizeko 08:30etan aterako dira elkartetik. Eguerdiko 12:00etan bigarren deialdia egin dute elkartean, oinez joan nahi ez dutenentzat. Eguerdiko 14:30etan bazkaria egingo dute Kontzejuan, babarrunjatea. Bazkalostean tokan ariko dira. Jakinarazi dute izena emateko aukera badagoela oraindik ere, ostegunera arte. Horretarako elkartean dagoen orrian apuntatu behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!