Inmigrazioaren inguruko pelikula ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 20a, 02:00

Amherrek sentsibilizazio kanpaina antolatu du, inmigrazioaren inguruan, eta zinearen bidez egingo dute. Guztira hiru pelikula jarriko dituzte ikusgai, lehenengoa ostiralean. Cartas de Alou izango da lehen pelikula hori eta Biteri kultur etxean proiektatuko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Pelikularen produkzioa Elias Querejetak egin du eta zuzendaria berriz Montxo Armendariz da. Bertan afrikar talde bat Espainiako hegoaldera nola iristen den kontantzen da. Ondoren, Almeria hegoaldean bizi duten egoera kontatuko da pelikulan. Bigarren pelikula berriz, En la puta calle izango da eta urriaren 31n proiektatuko dute. Azken pelikula berriz, Cosas que dejé en la Habana da azaroaren 7an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!