Egun berezia izan zen atzokoa Arriatsu eskolako ikasle ohientzat. Bertan bildu ziren 30 lagunek ez zioten hutsik egin urteroko bazkariko zitari. Askorentzat, garai batean ikasitako lagunekin biltzeko aukera polita izaten da. Gainera, orduan bizitako anekdotak eta kontu zaharrak ekartzen dituzte gogora.
Bazkariko menua ezin hobea izan zen: esparragoak, urdaiazpikoa, piper gorria, arrai zopa, legatza rebozatua, redondoa saltsan eta postrea. Bazkal ondorenean berriz, dantzaldia izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!