UDALEKO Aurrekontu Partehartzaileen azken bilera izango da datorren asteazkenean, eta orain artean egin diren proposamen guztiak bozkatuko dira bertan, bilerara azaltzen diren guztien artean.
Hiru bilera orain artean
Irailaren 24an hasi ziren aurrekontu partehartzaileen bilerak eta orduzkero hiru bilera egin dira. Bilera horietan herriko taldeek euren proposamenak egin dituzte, euren beharrak 2009ko aurrekontuetan kontenplatuta geratu daitezen. Etziko bileran proposamen horiek aztertu eta bozkatu egingo dira, eta prioritateen arabera zerrenda bat osatuko da. Asteazkenean, 19:30etan Biterin.