Zineaz gozatu nahi dutenek izango dute nahikoa aukera gaur. Biterin Che, El Argentino filma ikusteko aukera izango da arratsaldeko 19:30etan. Filma irailean estrenatu da eta asko dira zineetara ikustera hurbildu direnak. Steven Soderbergh-en zuzendaritzapean, hona hemen aktoreak: Benicio del Toro (Che), Demián Bichir (Fidel Castro) eta Rodrigo Santoro (Raul Castro). Pelikulan Kubako iraultzaren aurrekariak kontatzen dira eta Che-k eta Fidel-ek Mexikon elkar ezagutu zuten garaia kontatzen da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!