Ekintzez betetako udazkena izango dute Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 19a, 02:00

UDAZKEN Kulturala antolatu dute Ereñotzu aldean, eta datorren asteazkenean hasi eta azaroaren 6ra bitartean kultur ekintza ugari izango dira, gusto eta interes ezberdinetarako: auzotarren bidaiekin osatutako diapositiba emanaldiak, gai interesgarriei buruzko hitzaldiak, jokoak, musika emanaldia, haurrentzako jolas eta auzoko jaia, bertso afaria eta argazki erakusketa izango dira, beste ekintza batzuen artean.


Egitarau zabala
•Asteazkenean, urriaren 22an, hasiko dira kultur ekintzak Ereñotzun, Haitzol Olaiz eta Aitor Dorronsorok aurkeztutako Tanzaniari buruzko diapositiba emanaldiarekin. Arratsaldeko 20:00etan, kultur etxean.
•Urriaren 23an, auzoan parte hartzeari buruz egindako lanaren ondorioak azalduko dituzte. 19:30etan, kultur etxean.
•Urriaren 24an, partxis lehiaketa izango da arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean; eta gaueko 23:30etan Ania abeslariaren emanaldia, Ur Mia elkartean.
•Urriaren 26an, eguerdian umeentzako emanaldia izango da; 17:00etan auzoko festa: sagardo dastaketa, gaztain jatea, auzoko produktuen azoka eta sagarra osagai nagusia duten plateren txapelketarekin. Marisol Yabenek osatutako erakusketa ikusteko aukera ere izango da, euskal arrazako animaliei buruzkoa.
• Urriaren 29an, testamenduari buruzko azalpenak emango ditu Kistiñe Lujanbiok. 19:00etan, kultur etxean.
• Urriaren 30ean, Aitzol Zerainek eta Mikel Otegik egindako bidaia azalduko dute, Iñatzuarrak bizikletan Hego-Amerikan zehar diapositiba emanaldian. 20:00etan, kultur etxean.
• Urriaren 31n, bertso afaria izango da Ur-Mian, Xabi Paya eta Jexux Mari Irazurekin. Txartelak salgai daude dagoeneko, Irrintzi tabernan, 20 euroren truke.
• Azaroaren 5ean, Toñi Lodeirok hitzaldia emango du, Gutxiago kontsumitu eta hobeto bizi gaiaren bueltan. 19:30etan, kultur etxean.
• Azaroaren 6an, 80. hamarkadako eskolako argazkiekin argazkiak ikusteko aukera izango da, Eduardo Tormoren eskutik. 19:30etan, kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!