Hastera dijoa perritxikoei buruzko argazki lehiaketa eta arauak jaso litezke, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 20a, 02:00

urretxa elkarteak antolatuta, aurten ere, zazpigarren aldiz jarraian, izango da perretxikoei buruzko argazki lehiaketa. Mikologi Jardunaldiak irailaren 29an hasi ziren eta lehiaketa horren barruan egingo dute. Parte hartu nahi duten guztiek Urretxa Mikologi Elkartearen egoitzatik pasa behar dute arauak jasotzera, gaurtik asteazkenera bitartean, 20:00etatik aurrera. Argazkien tarjetak berriz, azaroaren 10 eta 11n entregatu beharko dira Imagen Center (J.A.Torres) dendan. Azkenik, abenduaren 2 eta 3an argazki proiekzioa egingo da Biteri kultur etxean. Sari banaketa aldiz, abenduaren 3an izango da, gaueko 21:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!