Gazte txokoa ekintzaz blai urrian

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 19a, 02:00

urrian hainbat ekintza antolatu dituzte Gazte Txokoko arduradunek. Izan ere, ikasturte berria aurrera joan ahala, geroz eta gazte gehiago hurbiltzen dira bertara.

Lehen asteak
Hilabete honetako lehen asteetan esaterako, hainbat ekintza burutu dira: tailerrak, hiru dimentsiotako koadroak, gomaespumazko figurak eta txapak esaterako. Honez gain, zenbait irteera ere antolatu dituzte, esaterako, herriko artista egunera egindako irteera eta Lekunberrin dagoen Bigorri parkera egindakoa. Ekintza gehienak gazteen gustukoak izan diren arren, Gazte Txokotik arduradunek adierazi digutenez, «txapa tailerra eta Lekunberrira egindako irteera izan dira gazteen aldetik balorazio positiboena izan dituzten bi ekintzak, gazteen oso gustukoak izan baitira».

Gaur eta atzo
Gazte Txokoan izandako ekintzak Atzo Alla tú telebista saioaren simulazioa izan zen Gazte Txokoan. Tebistan agertzen den saioaren antzera, zenbait galdera egin zituzten, lehiakide bakarra lortu arte. Lehiakide horrek kutxak zabaltzen joan behar zuen eta azkenerako geratzen zitzaizkion bien artetik, bat aukeratu behar izan zuen. Kutxak aukeratzen zituen bitartean, banku zainak eskaintza ezberdinak egiten zizkion, eta orduan, berak kutxa edo eskaintza aukeratu behar zuen. Gazte Txokoan lehengo urtean egin zen lehen aldiz eskaintza hau, eta gazteek oso harrera baikorra izan zuten. Gaur berriz, gazteek Donostiako Zinema batera joateko aukera izango dute.

Datorren astean zehar ekintza ugari
Hurrengo astean ere, hainbat ekintza izango dituzte gazteek Gazte Txokoan. Astearte eta asteazkenean esaterako, jaboiak egiteko aukera izango da Gazte Txokoan bertan. Ostiralean sexualitatearen eta drogen inguruko zalantzak argitzeko sex-drog informazio puntua izango dute gazteek bertan. Gai hauei buruz galdetu, hausnartu eta eztabaidatzeko aukera ere izango dute bertan. Datorren igandean berriz, gazteek oso gustuko duten beste ekintza bat ere izango da, Txuri-Urdinera patinatzera joateko irteera alegia. Gazte Txokotik, 11 eta 16 urte bitarteko gazteei ekintza hauetan parte hartzeko deia luzatu diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!