Yone Boutiquek ezin izan zuen Idiazabalen irabazi

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 19a, 02:00

PARTIDU nahasia jokatu zuen Yone Boutiquek ostiralean Idiazabalen, beraz, azken emaitza 3-1ekoa izan zen goierriarren alde. Talde hernaniarrak partidua seguru hasi arren, minutuak aurrera joan ahala gauzak txarrera egin zuten. Defentsan makal ibili ziren hernaniarrak eta markagailuan aurretik jartzeko aukerak izan arren, ez ziren aprobetxatzeko gai izan. Talde hernaniarraren akats baten ondorioz, 1-0ekoa etorri zen. Partidua malda-gora zutela, atsedenaldiaren aurretik bi gol aukera huts egin, eta ez zuten berdinketa lortu. Atsedenaldiaren ondoren, partidua oraindik gehiago okertu zen hernaniarrentzat, defentsan gaizki jarraitzeaz gain, gol aukerarik ere ez baitzuten izan. Azken emaitza 1-3koa izan zen Idiazabalen alde. Hernaniarren gola Iosuk sartu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!