Lan asko egin ondoren, Teklan Hernanik Alde Zaharra menpean hartzea lortu zuen

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 19a, 02:00

partidu zaila jokatu eta zeukan guztia eman ondoren, Hernaniko saskibaloi talde nagusiak 65-61 irabazi zion Donostiako Alde Zaharra taldeari, ostiralean Altzan jokatu zen partidua.

Partiduko gora beherak

Gogotsu eta partiduan ondo sartuta ekin zion Hernanik partiduari. Lehen laurdenean, nagusi izan ziren eta aurkariari markagailuan alde dezentea ateratzea lortu zuten. Lehen laurdena 9-21 amaitu zen hernaniarren alde. Bigarren laurdenean aurkaria esnatu zen arren, 10 puntuko aldearekin amaitu zuen Hernanik. Hirugarren laurdenean ordea, Hernanik zuen 14 puntuko aldea 4an geratu zen talde donostiarraren erreakzioaren ondoren. Azken laurdenean berriz, partidua amaitzear zela, zail zituen gauzak Hernanik. Azken minutuan bi tiro libreri esker, garaipena lortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!