Partidu erraza zirudiena konplikatu egin zitzaion atzo talde txuri berdeari. Ia partidu amaierara arte irabazten joan zen arren, azken emaitza 1 eta 1-ekoa izan zen.
Lehenengo zatiaren hasieratik nahiko partidu berdindua izan zen eta Hernanik ez zuen duen jokorik onena erakusterik izan. Bigarren zati hasieran berriz, Gorka Galdonak sartu zuen golarekin, jokalariak konfiantza hartu eta aukerak izan zituzten; hiru poste esaterako, ia gola izan ziren.
Hala eta guztiz ere, partidu amaiera aldera, talde azpeitiarrak berdinketaren gola sartzea lortu zuen.