Zinkoenea eta Atzieta kalea itxita izango dira gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 18a, 02:00

ZINKOENEAKO obrak direla eta asteburuan, gaur eta bihar, ezin izango da bertatik kotxean pasa. Horren ondorioz kotxeek ezingo dute Zinkoeneatik Karabelerako errotondarainoko joan etorria egin; Karabeletik datozen kotxeek herri erdigunera joateko Axala eta Sorgintxuloko sarrerak erabiliko beharko dituzte, bariantea erabilita; herri erdigunetik ateratzeko Tellerigain, Axala eta Antziolan (Latsunbe-Argarain) barrena joan beharko da; Izpizua eta Txirrita kaleen arteko bidegurutzean, soilik Elkano kalerantz joan ahal izango da; Latsunbe auzotik datozenak, erdigunera joateko, Urbieta, Elkano edo Orkolaga-Txirrita kaletik barrena joan beharko dute; eta Zinkoenean Florida aldera bakarrik joan ahal izango da. Bestalde, gaur eta bihar, Atzieta kalea ere itxita izango da, baita bizilagunentzat ere. Larrialdi bat izan eta Atzieta kalera kotxean sartu nahi izanez gero, Udaltzaingora deitu beharko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!