Asteburuan Che, El Argentino filma jarriko dute Biterin. Filma irailean estrenatu da eta harrera oso ona izan du zineetan. Steven Soderbergh da zuzendaria aktoreak nagusienak honakoak: Benicio del Toro (Che), Demián Bichir (Fidel Castro) eta Rodrigo Santoro (Raul Castro). Filmean kontatzen dira Kubako iraultzaren aurrekariak eta Che eta Fidel Castrok Mexikon elkar ezagutu zuteneko garaia. Filmaren bukaera 1959an kokatzen da, iraultzaren garaipena ospatzen ari direla. Filma gaur arratsaldeko 19:30etan, eta gaueko 22:30etan jarriko dute; bihar arratsaldeko 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!