URTE bukaera bitartean herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek, 10 eta 11 urte dituzten ikasleek, San Markos Mankomunitateak martxan jarritako kanpainan murgilduko dira. Zirt edo zart: murriztu! izeneko kanpaina honen helbura da, ikasleak kontzientziatzea hondakin gutxiago sort ditzaten. Bide batez, ikasleen etxeetan, familiko kide eta ingurukoak kontzientzia ere bada helburua. Kanpainan, jolas eta aktibitate ludikoen bidez, haurrek zabor gutxiago sortzeko bideak ikusi eta ondo birziklatzen ikasiko dute.
Hiru saio
Lehen saioan, bideo eta sketch baten bidez, hondakinen problematika ezagutuko dute ikasleek. Gutxiagorekin gehiago izenekoa joan parte hartuko dute segidan. Joko honen bidez, bi erosketa mota alderatuko dituzte: alde batetik, kontsumista, eta bestetik, arduratsua. Bietan produktu berak erosi daitezke, baina batak besteak baino zabor gehiago sortzen duela ikusiko dute.
Bigarren saioan, Antzarra erraldoia jokoan hartuko dute parte, galdera eta probekin. Erosketak egiten simulazio joko bat ere egindo dute. Segidan, Aurpegi bat joko bat jolasean ariko dira, hondakinen berrerabilpena lantzen duena.
Hirugarren saioan eta azkenekoan, joko batean hartuko dute parte hondakinak nola birziklatu behar diren ikasteko.