Desafio gogorra du gaur talde nagusiak Durangoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 18a, 02:00

Partidu zaila du gaur Hernaniko errugbiko talde nagusiak. Aurkari Durango taldea izango du, eta ohikoa den moduan, gogor hartuko du Hernani talde Bizkaitarrak. Aurreko jardunaldian Gernikaren aurka partidu gogorra jokatu eta galdu ondoren, talde hernaniarrarentzat gaurko helburua da, Durangori irabazi eta sailkapenean gora begira jartzea. Joxe eta Gurutz entrenatzaileek partidurako engidako jokalari deialdia honako hau da: Gorka, Boli, Axier, Apaolaza, Orbegozo, Apezetxea, Otegi, Zapiain, Mitxelena, Pelaz, Otaño I, Pernas, Otxotorena, Otaño II, Genua, Iraitz, Oier, Ramuntxo, Etxeberria, Illarramendi, Jon Ander, Garibay eta Olano. Bestalde, Hernaniko jubenilek eta kadeteek Getxo RT izango dute aurkari gaur arratsaldean Landaren. Gaurkoa partidu zaila izango da bi taldeentzat, batez ere kadeteentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!