Denboraldiko seigarren partidua jokatuko du gaur Gorengo Mailako talde hernaniarrak Zubipen. Itxuraz arazorik gabe irabazi beharreko partidua da gaurkoa hernaniarrentzat. Anaitasunak denboraldi berrian jokatu diren bost partiduetatik ez du bakar bat ere irabazi; hiru berdinketa eta bi partidu galdu ondoren, azken aurreneko postuan dago sailkapen nagusian. Talde hernaniarrak berriz, hasiera ona eman dio denboraldiari. Azken bi garaipenen ondorioz, gogotsu eta konfiantzarekin dira jokalari hernaniarrak. Gainera, sailkapen nagusian bigarren postuan daude. Beraz, gaur, Zubipen, arratsaldeko 16:30etan hasiko den partiduan, talde hernaniarra partidua irabaztera aterako da. Taldearen helburuetako bat sailkapenean lehen postuan dagoen Tolosa taldearekin duen hiru puntuko aldea murrizteko izango da.
Bigarren erregionala
Bigarren erregionalean aritzen den talde hernaniarrak aldiz, Kostkas Miren Bihotzaren aurka jokatuko du bihar Zubipen eguerdiko 12:30etan.
Helburua, azken partiduetako itxura hobetuz, indartsu datorren Kostkas taldeari irabaztea izango da.