Martxan da Hernaniko Xake Txapeketa herrikoia

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 16a, 02:00

igandean hasi zen Hernaniko xake txapelketa herrikoia Zumitza tabernan. Guztira hogei xake jokalarik eman dute izena aurten txapelketan eta horietatik 14k jokatu zuten larunbatean lehen partida. Gainontzeko seiek atsedena hartzeko eskubideari heldu zioten eta ez zuten lehen partida hori jokatu.

Igandean bigarren saioa
Igandean txapelketako bigarren saioa jokatuko da Zumitzan eta partidak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira. Hauek izango dira jokatuko diren partidak: Javier Corral/Mikel Apezetxea, Jesus Navascues/Eneko Martiarena, Udo Eskanola/ Jon Mikel, Zilm Andreas/ Breogan Estevez, Ixidro Esnaola/Jon Garmendia, Joseba Goikoetxea/Lander, Fermin Iglesias/Jose Ramon Altuna, Sito/Ibon, Javier Blanco/Joxe Angel Ijurko eta Jon Altuna/Anjel Espinal.

Txapelketako arauak
Joko sistema suitzarra erabiliko da, hau da, maila bereko jokalariek eta puntu berdinak dituztenek elkarren artean jokatuko dute. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira azaroaren 23a bitartean, igandetan. Jokalari bakoitzak ordubete izango du partida jokatzeko, eta partida jokatuko duten bi jokalariak ados jarriz gero, astean zehar jokatzeko aukera ere izango dute. Horrela izanez gero, emaitza igandean jakinaraziko dute. Azkenik, jokalari bakoitzak bi atseden hartzeko aukera izango du, baina hauek ezin izango dira txapelketako azken bi egunetan hartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!