Umeentzako `Magia ikaslea´ ikuskizuna izango da larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 16a, 02:00

HILABETE  osoan izaten ari den antzerki zikloaren barruan, Txalo produkzioak aurkeztuta, Magia ikaslea antzerkia izango da, larunbatean. Antzerkia haurrentzako da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da Biteri kultur etxeko areto nagusian; sarrera debalde izango da.

Magia ikaslea antzezlana
Betixaren istorioa kontatzen da antzezlanean. Protagonistak gogoko du zeruari begira egotea, eta etxeko terrazara igotzen da izarrak ikustera. Gau batean Bruno magoa agertuko da terrazan, gauaren erdian, eta benetako magia existitzen dela frogatuko dio. Magia beltza praktikatzen duen Agripa magoa Brunoren atzetik ibiliko da. Betixak bat egingo du Brunorekin. Helburua Agripa maltzurrari aurre egiten ahalegintzea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!