Zinkoenea kotxeentzako itxita izango da asteburuan, baita Atzieta kalea ere

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 17a, 02:00

Zinkoeneako lanak aurrera doaz eta Udaltzaingoak jakinarazi du, asteburuan, bihar eta igandean, itxita izango dela kontxeentzako, baita Atzieta kalea ere.

Zinkoenea ixteak ekarriko dituen ondorioak
Kotxeek Zinkoeneatik pasa ezingo dutenez, ezin izango da Zinkoeneatik Karabelgo errotondarako joan eta etorria egin. Udaltzaingoak proposatu dituen alternatibak honako hauek dira: Karabelgo errotondatik Hernaniko erdigunera joan nahi dutenek, Axala eta Sorgintxuloko sarrerak erabili beharko dituzte, Hernaniko bariantea hartuta. Beste aukeretako bat, Karabeletik Porturako bidea hartzea izan daiteke. Hernaniko erdigunetik irten nahi dutenek berriz, Tellerigain, Axala edo Antziolatik egin beharko dute bidea. Herriko erdigunean berriz, Izpizua eta Txirrita kaleen arteko bidegurutzean, ezkerreko norabidea bakarrik hartu ahal izango da. Latsunbe auzotik datozen kotxeek erdigunera joan nahi badute, Urbieta, Elkano edo Orkolaga kaleen artean aukeratu beharko dute bidea egin ahal izateko. Azkenik, Floridara joan nahi dutenek soilik izango dute Zinkoeneatik pasatzeko aukera.

Atzieta denentzako itxita
Obrak direla eta, Atzieta kalea ere itxita izango da, baita bizilagunentzako ere. Larrialdi bat dela eta kalera sartu behar izanez gero, bizilagunek Udaltzaingoarekin hitz egin beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!