Mendiriz mendiko bazkideek eta Hernanin bizi diren argazkilari ez profesional guztiek XXIX. argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Gehienez 6 eta gutxienez 3 argazki digital aurkeztu beharko dira, gaur eta bihar, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara Mendiriz Mendiko lokalean. Gaia librea izango da eta lau
sari izango dira 60 eurotakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!