Emakumeek paleta ikastaroa egiteko aukera izango dute azarotik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 15a, 02:00

Azarotik ekainera 18 urtetik gorako emakumeek paleta ikastaroa egiteko aukera izango dute. Ikastaroa Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Hernaniko Udal Kirol Patronatuak antolatu du elkarlanean. Gipuzkoako hainbat herritan ikastaroa 2004 urtetik aurrera egin izan da eta Hernanin joan den urtean egin zen lehen aldiz.


Azarotik ekainera
Paleta ikastaroa azarotik ekainera bitartean izango da. Entrenamenduak astean behin egingo dira eta ordu eta erdikoak izango dira. Ikastaroen zuzendaria Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua den teknikari bat izango da. Ikasturtea amaitzen denean, gainera, Emakumea Pelotari eguna ospatuko dute. Bertan, Gipuzkoako beste herrietan ikastaro bera egiten ari diren emakumeekin bilduko dira, azken festa egiteko. Joan den urtean 60 emakume elkartu ziren Iruran festa egiteko.

Izen ematea
Ikastaroan izen eman nahi dutenek Hernaniko kiroldegian izango dute aukera, ostegunetik urriaren 21a bitartean. Horrez gain, Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora deitu daiteke: 943 471 463 telefenora edo 628 904 156 telefonora. Bestalde, gaur eta bihar kiroldegira hurbiltzen direnek ikastaroaren inguruko informazioa eskainiko duen stand bat aurkituko dute. Bertan, ikastaroaren inguruko zalantzak ere argitzeko aukera izango da. Antolatzaileek pelota gustuko duten emakumeak animatu nahi dituzte «paletan aritzeko aukera ezinhobea baitakukate. Gainera, astean behin behintzat, paleta egiteaz gain, lagun giro atseginean ariketa fisikoa egin eta izerdi pixka bat botatzeko aukera ederra da.»


Ordutegiak

-Astelehena: 09:30-11:00
-Ostegun goiza: 09:30-11:00
-Ostegun arratsaldea: 14:45-16:15
w

Ezaugarriak
-Hasiera data: azaroak 3
-Materiala: irakasleak eramango du
-Kuota: 60 euro ikastaro osoa
-Udal Kirol Patronatuko txartela beharrezkoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!