Teklan Hernani saskibaloi taldeak Donostiako Alde Zaharra izango du gaur aurkari.
Larunbatean Astigarraren aurka itxura ona eman eta emaitza ezin hobea lortu ondoren, taldea, duen bolada onari jarraipena ematen saiatuko da. Partidua gaur, arratsaldeko 20:15etan Donostiako Altza auzoko kiroldegian izango da.
Kadeteek Easo A taldea izango dute aurkari bihar kiroldegian, arratsaldeko 16:15etan.
Juniorrek berriz, atsedena izango dute jardunaldi honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!