Jose Luis Perezen Sole de Ubarbu txakurra irabazle Espainiko muestra txakurren txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 17a, 02:00

JOSE Luis Perezen Sole de Ubarbu txakurrak irabazi zuen joan den asteburuan Espainiako muestra txakurren kopa.Txapelketa Toledoko Mentrida herrian jokatu zen larunbata eta igandean. Lehen egunean, larunbatean, Jose Luisen Sole de Ubarbu txakurrak, Epagneul Bretoia arrazakoak, erakustaldi bikaina egin zuen eta eguneko txakurrik onena izan zen. Igandean ordea, txakurrak ez zuen hain egun ona izan eta beste txakur batek puntuetan berdintzea lortu zuen. Berdinketa desegin ahal izateko, bi txakurrek lehia estua jokatu behar izan zuten. Bertan, Jose Luisen txakurra izan zen nagusi. Beraz, Sole de Ubarburu txakurra da 2008ko Espainiako muestra txakurren kopako garailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!