Udal Liburutegiak antolatuta hiru literatur solasaldi izango dira urte amaiera bitartean. Lehenengoa Bernardo Atxagaren Zeru horiek liburuaren inguruan izango da, urriaren 21ean, asteartea. Bigarrena ia hilabete beranduago izango da, azaroaren 18an, Iban Zalduaren Etorkizuna liburuaren inguruan. Azkenekoa berriz, abenduaren 16an izango da, Laura Mintegiren Legez kanpo liburuari buruz. Solasaldien dinamizatzailea Ane Mayoz izango da. Solasaldiak 19:30etatik 20:30tara izango dira. Informazio gehiagorako 943 55 29 66 telefonora deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!