Lau partidu gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 14a, 02:00

Astearteroko moduan, gaurkoan ere lau erremonte partidu jokatuko dira Galarretako frontoian. Lehen partiduan Zulaika eta Baleztena arituko dira Martinez II-a eta Etxezabalen aurka, 35 tantotara. Bigarren partiduan, estelarrean, Altuna IIa eta San Miguelek Urriza eta Etxeberria III-aren aurka jokatuko dute, 40 tantotara. Hirugarren partiduan Etxeberria IV-a eta Urkok Matxin IV eta Ion bikotea izango dute aurkari, 40 tantotara. Azkenik, laugarren partiduan, Agirresarobe eta Zubizarreta Matxin III-a eta Martinez I-aren aurka arituko dira, 30 tantotara. Partiduak 16:00etan hasiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!