Euskara batzordea

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 14a, 02:00

Hezkuntza, kultura eta euskara batzordea izango da gaur arratsaldean udaletxean. Bertan aztertuko den gai zerrenda honako hau da: aktak onartzea; Udalak ikastetxeekin dituen hainbat egitasmo aztertzea: gaztetxo aldizkaria, ikasleen txokoa, zinema euskaraz eta abar; ikasturte berrian, ikastetxeei dagokien dirulaguntzaren banaketa zehaztea eskolaz kanpoko ekintzetarako; bertso eskolako ikasturte berriko plana egitea; eta Buruntzaldeko web orria aztertzea. 18:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!