Karta txapelketetako sari banaketa Elizatxo elkarteko urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 14a, 02:00

Elizatxo elkarteak mus eta tute txapelketetako sariak banatu zituen larunbatean, XXXVIII. urteurrena ospatzeko afarian.

XXXVI. Mus txapelketa
Mus txapelketan trebeenak, eta hortaz irabazleak, Andoni eta Rikar izan ziren. Bigarren postuan Juan eta Atellez geratu ziren. Hirugarren postua Felix eta Javirentzat izan zen, eta laugarren, Silvino eta Astiz izan ziren.

XXII. Tute txapelketa
Tute txapelketan berriz, irabazlea Juan eta Antoniok osatutako bikotea izan zen. Bigarren, Silvino eta Astiz izan ziren. Musean bezala, hemen ere hirugarren postua Felix eta Javik osatutako bikotearentzat izen zen. Azkenik, laugarren postuan Vita eta Juan Luis geratu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!