SETIEN sagardotegiak irabazi zuen larunbatean Xalaparta elkartean izan zen XV. Sagardo Txapelketa. Urnietako sagardotegiak 1.362 puntu lortuta irabazi zuen saria. Bigarren Hernaniko Elorrabi sagardotegia izan zen 1337 punturekin. Hirugarren postua ere herrian geratu zen, eta Zelaia sagardotegiarentzat izan zen 1.319 punturekin. Sari banaketan Aterpe eta Garin bertsolariak aritu ziren bertsotan. Txapelketan guztira 10 sagardotegik hartu zuten parte, 7 Hernanikoak.