Herriko zaborrak Azpeitia, Beasain eta Zarautzera eramango dituzte hemendik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 14a, 02:00

ATZO itxi zen San Markoseko zabortegia; 40 urtetan Hernani, Donostia, Pasaia, Lasarte, Oiartzun, Usurbil, Urnieta, Lezo eta Astigarragako zaborrak pilatu dituen zabortegia. Egunero 400.000 herritarrek sortutako 400 tona zabor biltzen ziren San Markosen. Aspaldian ari ziren zabortegia ixteko data jartzen saiatzen, baina luzapenak luzapen, atzo itxi zen ofizialki. Hemendik aurrera Hernani eta gainerako herrietako zaborrak Azpeitia, Beasain eta Zarautzeko zabortegietara eramango dituzte.

Hala ere, aipatutako hiru zabortegietara eraman aurretik San Markoseko zabortegian tratatuko dituzte zaborrak. Bertan zaborrak konpaktatu eta kontenedore berezitan sartu ondoren Azpeitia, Beasain eta Zarautzera eramango dituzte. Prozedimendu honek ere badu epe muga bat, izan ere,

2012rako zabortegi hauek ixtea eta erraustegia erabiltzen hastea aurreikusi baita. Erraustegia Zubietan egitea aurreikusi dute, Donostian. Bestalde, aurrera begira, San Markoseko zabortegiko terrenoak berreskuratu eta berdegune bat egiteko asmoa dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!