Hernani eta Astigarragaren arteko derbia jokatu zuten larunbatean kiroldegian eta Teklan seniorren taldeak 70-56ko emaitza lortu zuen. Emozio haundiko partidua izan zen, nahiko berdindua. Hasieratik paretsu ibili ziren eta 28na iritsi ziren atsedenaldira. Handik aurrera partidu bizia izan zen; bukaera aldera Hernaniko taldeak bolada ona izan zuen eta markagailua bere alde jartzea lortu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!