Bazter guztietako albokariak bildu ziren atzo Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 13a, 02:00

alboka doinuak bete zituen atzo goizean Kaxkoko kaleak, Albokarien Hernaniko 15garren topaketa izaki. Goizean Alboka eredu berriak eta digitazioa tailerra eman zuen Ibon Koteronek. Tailerretik atera eta ekin zioten alboka jotzeari; Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako albokariak bildu ziren, pandero mordoska eta eskusoinuren ba tzuk lagun zituztela.

Arratsaldean ‘Albokaldia’
Arratsaldean, Santa Barbara elkartean bapo bazkaldu eta gero, Tilosetan bildu ziren albokariak eta emanaldi ederra eskaini zuten albokari taldeek. Iluntzean kaleetan barrera ibili ziren ostera kalejiran.

Daniel Peral albokagilea
Daniel Peral Santanderretik etorri zen Hernanira duela 46 urte. Jubilatutakoan alboka jotzen ikasi zuen Juan Mari Beltranekin. Ordurako ordea, albokak egiten zituen aspalditik. Larramendi kaleko 3garren zenbakian ditu tailer eta erakusketa txikia; atzo postua jarri zuen Plaza Berrin bere lanekin. Ondoko mahaian, Jose Antonio Oses zuen, Otazutik etorria, hau ere, albokagilea. Danielen esanetan «Euskal Herrian jotzen diren alboka gehienak berak eginak dira». Albokak badu etorkizunik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!