Idiazabalen kontra jokatuko du Yone Boutiquek

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 17a, 02:00

Yone Boutique areto futboleko talde hernaniarrak Idiazabalen aurka jokatuko du gaur. Partidua gaueko 22:30etan hasiko da Idiazabalgo Zelaa kiroldegian. Idiazabal taldeak indartsu hasi du denboraldi berria eta Julen Giraldo talde hernaniarraren entrenatzailearen esanetan, «Idiazabalek lehen bi partiduak irabazi ditu, eta bigarrena, gainera, etxetik kanpo. Bestalde, partiduak lau golen bataz bestekoarekin irabazi dituzte. Beraz, guk oso kontzentratuta hasi beharko dugu eta aurkariaren jokoarekin adi egon beharko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!