Behobiara joateko autobusa Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 19a, 02:00

Urtero bezala Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu dute. Plaza limitatuak izango dira eta Hernanitik Behobiarako bidea egingo du autobusak. Bidaiaren prezioa 4 eurokoa da eta izen emateko Atletismo pistara joan beharko da asteazkenero, 19:00etatik 20:00etara; 636466227 telefonan ere eman daiteke. Izen emateko aukera urriaren 29an izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!