Partidu parekatua jokatu zuten Selekzioak eta Armagnac-ek

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 12a, 02:00

Selekzioa 20
Armagnac 21

20-21 galdu zuen atzo partidua Landaren Euskadiko Selekzioak Armagnac-Bigorre taldearen kontra. Partidua parekatua izan zen baina azken-azkeneko momentuko zigor golpeak erabaki zuen partidua eta markagailua bixitarien alde jarri. Aukera ederra izan zuen Euskadiko Selekzioak baina esperientziak agindu zuen.


Partidu berdindua eta azken momentuko kolpea
Partiduaren lehenengo zatian Armagnac taldea nagusitu zen eta 3-18 jarri ziren; hala ere, atsedenaldira iritsi baino lehen, Selekzioak lortu zuen partiduari buelta ematea. Partiduaren bigarren zatian haizeak Euskadiko Selekzioaren alde jo zuen, eta jokalariak nekatuta egon arren, haren eragina ondo aprobetxatu zuten; baita aurretik jarri ere, 20-18. Baina zigor kolpe bat medio, 20-21 aldatu zen partidua, denbora beteta zegoela.


Hernaniko 10 jokalari deituta
Atzoko partidura Hernaniko errugbi taldeko 10 jokalari deitu zituzten eta partiduan zehar denek izan zuten jokatzeko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!