Datorren ostiralean, hilak 17, bukatuko da Mendiriz Mendi elkarteak Mendizale Astearen bueltan antolatzen duen argazki lehiaketako argazkiak aurkezteko epea.
Gaia eta parte hartzea libre
Argazki lehiaketako gaia librea da. Parte hartzeari dagokionez, Mendiriz Mendi elkarteko bazkideez gain, Hernanin bizi diren argazkilari ez profesionalek ere parte hartu dezakete. Gehienez 6 argazki eta gutxienez 3 argazki digital aurkeztu daitezke.
Noiz eta non
Ostirala izango da argazkiak aurkezteko azkeneko eguna. Horretarako elkartearen bulegora jo behar da, Iturregi plazara, astelehen, ostegun edo ostiralean, 20:00etatik 21:0etara.
Lau sari,
gaiaren arabera
Sariak 60 euro eta trofeoak izango dira eta lau gaien arabera edo banatuko dira: Hernani eta ingurukoa, Mendia eta paisaia, Herrikoiena eta bilduma hoberena.