Yone Boutiquek erraz jokatu zuen Euromar Cafeteriaren aurka eta 2-1 irabazi zuen

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 12a, 02:00

Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldeak 2-1 irabazi zuen atzo Euromar Cafetería taldearen kontra etxean jokatutako partidua. Aurreneko partea 1-0 emaitzarekin bukatu zuten; bigarren partean 2-0 jarri ziren baina azkeneko minutuan Euromar Cafeteria taldeak gola sartzea lortu zuen. Partidu ona jokatu zuten atzokoan hernaniarrek, defenditzeko eta erasotzeko garaian. Pozik egoteko arrazoiak dituzte, aurkaria ez baita talde makala eta gol asko sartu ditu denboraldi honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!