1958an inauguratu ziren arren, prozesua hiru urte lehenago hasi zen. Urte hartan konstruktore batek baimena eskatu zion Udalari Portu auzoan etxeak egiteko. 1955eko pleno batean onartu zuen Udalak proiektua eta urte hartan bertan hasi ziren eraikitzen. Hiru urte geroago inauguratu zituzten hasierako 71 etxebizitza eta 7 denda. Abuztuaren 22an inauguratu zituzten plaza eta inguruko etxeak garaiko agintariek, Elizaren bedeinkazioarekin baina Pilarikaren inguruan eman zizkieten giltzak bizilagunei.
50 urte geroago,
250 bizilagun
50 urte pasa dira, etxe berriak eraiki dira inguruan, makina bat aldiz ikusi dituzte etxeak eta plaza urez gainezka, baina urteekin eta egokitze lanak medio, auzoa erruz hobetu da eta bizilagunek ez lukete nolanahi aldatuko.
Ospakizuna
Hain zuzen ere, gustura daudelako auzoan, plazaren eta bueltako etxeen 50garren urteurrena ospatu nahi izan dute bizilagunek eta gaur izango dute egun haundia.
w Gaur
11:00etan, Meza, auzoko
hildakoen alde.
12:00etan, Pelota partidua,
auzoko frontoian.
13:00etan, Udal Musika Bandaren kontzertua, plazan.
14:30etan, Herri bazkaria, plazan.
18:00etan, Dantzaldia, Etxabe Anaiak taldearekin.
22:00etan, festa bukaera.