Kalez Kale Kantari ibili ziren atzo herritarrak Kaxkoan barrena

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 12a, 02:00

hilero hilero, bigarren asteko larunbatean, Kalez Kale Kantari ekimeneko kideak Kaxkoan barrena ibiltzen dira, kantu herrikoiekin bazterrak alaitzen. Atzo ere halaxe ibili ziren, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta, beti bezala. Horrelakoetan kantu liburuxka ere banatzen dute, Baldorba, Boga Boga, Lau teilatu eta Eperra bezalako kantu ezagunekin. Ekimena irekia da eta antolatzaileek behin eta berriz gonbidatzen dituzte kanturako afizioa dutenak bertan parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!