Bi irteera egin dituzte Portugalera irailean zehar Goiz Eguzki bilgune sozialeko kideek. Lehenengo taldea irailaren 13an abiatu zen eta bigarrena 21ean; bederatzi eguneko irteerak izan dira biak. Lehenengo taldean 54 lagun joan dira eta bigarren taldean 53 lagun.
Lehenengo geldialdia Caceresen egin zuten; hurrengo egunean Montijora joan ziren, Lisboatik 19 kilometrotara; handik Lisboa hiria, Mafra, Sobreiro, Cabo da Roca, Boca do Inferno, Sintra, Estoril eta Cascais ezagutu dituzte. Fatima eta Coimbran barrena itzuli ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!