Gorengo mailako taldeak Zumaiakoren kontra jokatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 11a, 02:00

hERNANIKO Gorengo mailako taldeak Zumaiako taldearen kontra jokatuko du gaur. Joan den astean Amaikak Bat taldearen kontra Zubipen lortutako garaipenak indarra eman dio taldeari eta gogoz hartuko du gaur, 16:30etan, Aita Mari zelaian jokatutako duen partidua. Hala ere adi ibili beharko dute, Zumaiako talde sendoa delako eta liga hasiera ona ari delako egiten. Jokatutako 4 partidutik 3 irabazi ditu eta sailkapeneko 4garren postuan daude, Hernani baino 3 puntu gehiagorekin. Bestalde, Emakumezkoen Ligan Hernanik bihar jokatuko du, Luberri taldearen kontra, 10:30etan, Berion. Erregional mailako taldeak bihar jokatuko du Zubipen, 16:00etan, Martuteneren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!