EHU Hernanik partidua jokatuko du bihar kiroldegian, Uni-Deustoren kontra. Ligako bigarren partidua izango du biharkoa eta lehengo astean izandako emaitzari buelta ematen saiatuko dira; Getxoko Aixerrotaren kontra 1 eta 3 galdu baitzuten. Partidua goizeko 11:00etan izango da, bihar kiroldegian.
Euskadiko ligan
EHU Hernani taldea oso ondo dabilen taldea da. Joan den urtean Espainiako aurreneko mailara igotzeko fasean jokatu eta hirugarren izan zen; azkenean Euskadiko Ligan jarraitzea erabaki bazuten ere.