Euskadiko Selekzioak jokatuko du gaur Landaren, Armagnak-Bigorreren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 11a, 02:00

PARTIDU ikusgarria izango da gaur Landaren, senior mailan, Euskadiko Selekzioak jokatuko baitu Armagnak-Bigorreren kontra jokatuko baitu, Europako eskualdeen arteko txapelketaren barruan. Azpimarratzekoa da Hernaniko 9 jokalari daudela deituta: Asier Insausti, Javier Seco, Arkaitz Otegi, Fc. Javier Pernas, Arkaitz Otaño, David Pelaz, Igor Genua, Oier Garmendia eta Igor Etxeberria. David Pelaz deialdian dagoen arren ezin izango du jokatu, joan den astean Universidad de Vigoren kontrako partiduan lesionatu egin baitzen. Partidua gaur arratsaldeko 17:00etan izango da, Hernanin. Bestalde Hernaniko taldeek ez dute partidurik jokatuko asteburuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!