HUTSIK egin gabe aurten ere Albokarien Topaketa antolatu du Hernani Musika Eskolak. Hernaniko Albokarien Topaketa erreferente bihurtu dela dudarik ez dago, eta albokazale askorentzako ezinbesteko bilgune bihurtu da, ez baita horrelako aukera askorik izaten. Topaketak Euskal Herriko albokari eta alboka ikasleei aukera ematen die elkar ezagutzeko eta alboka munduan izaten ari diren berrikuntzen berri izateko. Topaketari hasiera emateko gaur Aintzina taldearen kontzertua izango da. Taldeko albokaria Alan Griffin irlandarra da, eta albokarekin batean, beste hainbat haizezko instrumentu joko ditu. Harekin batean izango dira Zigor Sagarna (ahotsa, baxua eta panderoa) eta Arkaitz Miner (biolina, mandolina eta zapatak). Euskal balada zaharrak joko dituzte. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin.
Bihar egun pasa
albokaren bueltan
Bihar goizetik iluntzerako egitaraua izango da Albokarien Topaketan. Goizean alboka joera berrien inguruko tailerra izango da eta hortik aurrera, herri buelta, bazkaria, emanaldi nagusia, Albokaldia, eta kalejira izango dira.
‘Aintzina’ taldearen kontzertua. 19:00etan, Biterin.
wBihar
Alboka eredu berriak eta digitazioa ikastaroa, Ibon Koteronen eskutik. 10:30etan, Hernani Musika Eskolan.
Albokarien kalejira.
12:00etan. Albokagileen erakusketa eta azoka.
Herri bazkaria. Santa Barbara elkartean, 14:30etan.
Albokaldia. Euskal Herri osoko albokarien emanaldia. Tilosetan, 17:30etan.
Albokarien kalejira. 19:30etan.